top of page

ESKULTURA

Azken urteotan, Juan AYESTAk eskulturaren esparruan sartu-irtenak egin ditu. Hori bere praktika artistikoaren garapen naturalaren ondorioa da, pinturan urte asko baitzeramatzan hirugarren dimentsioarekin esperimentatzen, bi dimentsioko euskarri piktorikoaren mugetatik kanpo.

 

Abstrakzioaren eta figurazioaren arteko ibilbide plastiko formalarekin, artista bere bilaketa artistiko pertsonalerako mugitu da, baita proiektu eskultorikoen eskaera zehatzei erantzuteko ere. Horrek, hainbat bide, material eta prozesu aztertzera eraman du: alanbrea, hormigoia, burdinurtua eta aluminio urtua.

LANAK

ALUMINIOA

Azken eskultura lanetan, artistak giza izaeraren inguruan lan egiten jarraitu du, giza irudia hausnarketa edo geldi-egon momentuetan edota irudien arteko elkarrizketa uneetan irudikatuz, aluminioaren galdaketan egindako etxeko dimentsioko pieza multzoen bidez. Esan liteke lan hauek introspekzioaren inguruko lan eta hausnarketetan oinarrituta sortzen den eboluzio serie baten parte direla.

Pieza sorta honen ezaugarrietako bat, eskultura bakoitza pieza bakarra dela da, artistaren jatorrizko lana modeloaren galdaketa-prozesuan suntsitzen baita.

BURDINURTUA

Eskultura-lan enkargu ireki batek, sormena garatzeko eta bide berriak aztertzeko aukera gisa balio dio artistari. Oraingoan, eskultura burdinurtuz gauzatzen da, artistak erabakita, material eta prozesu mota horretan egiten duen lehen lana izanik.

 

Emaitza, ARA izenekoa, elkarrizketan ari diren 3,5 metroko altuera eta lau tonako pisua duten bi piezaz osatutako multzo eskultorikoa da. Izaera figuratibo sintetikoko eskultura hau, introspekzioari egindako kantua da, gizakiarekiko berezko barne-begirada, bizitzaren azken etaparen alegoria gisa balio duena.

HORMIGOIA

Enkargu eskultoriko bati erantzunez eta sortzeko askatasun osoz, inoiz landu ez dituen materialekin probatzeko eta esperimentatzeko aukera du. Horrela agertzen da hormigoia aire zabaleko eskultura-lan iraunkor baterako.

 

Prozesu honen emaitza FHORMAK eskulturan gauzatzen da, hormigoizko hamahiru pieza independentez osatutako multzoa, horma batean bi mailatan gainjarritako formak, hamasei metroko luzera eta bost tonako pisuarekin. Obra abstraktua, giza antolamenduen bilakaera kontzeptualizatu eta balioesten duena, forma organiko dinamikoen arteko elkarrizketa bisualaren bidez.

ALANBREA

Lehen saiakuntza batzuen ondoren, 2016an alanbrezko lehen hurbilketa bolumetrikoak egin zituen, giza irudia erreferentziatzat hartuta, pinturan ez baita izan artistak sortzeko motibatu duen gaia.

 

Geroago, suberatutako alanbrea erabiltzen du lerroak espazioan sortzen duen hiru dimentsioko mugimenduarekin esperimentatzeko, “eskultografiak” deituriko bilduman . Kontzeptualak diren izaera abstraktuko pieza batzuk sortzen dira, non artistak, lerroak mugatutako espazioaren dinamismoarekin neurtzen duen bere burua, aldi berean arina eta geldoa denaren inguruan hausnartzen duen bitartean.

bottom of page