ARGITALPENAK
JUAN AYESTA / ARA
FORMATUA
30 x 24 cm
144 koloretako orrialde kalitate onekoak
Koadernaketa plastifikatua
azal-hegalekin
​
AUTOEDIZIOA
Juan Ayesta / 2023 (1.edizioa)
​
ISBN
978-84-09-49416-3
​
​
SINOPSIA
Argitalpen honek Juan Ayestak 2022an garatutako ARA eskultura-lanaren sorkuntzaren eta gauzatze materialaren prozesu guztia jasotzen du. Eskultura originala eta bakarra, bizitzaren azken etapan adineko pertsonei arreta emateko zentro berri baterako sortua.
​
Liburuak testigantza paregabe eta errepikaezina eskaintzen du. Egileak jarraitutako ibilbidearen inguruko argazkiekin ilustratuta, artelanaren kontzeptualizazioari eta kokapenari egokitutako ideia plastikoen bilaketari buruzko edukiak, zein piezen garapen eta gauzatze materialari buruzkoak azaltzen dira. Baita Gasteizen, aire zabalean, eginiko azken instalazioaren ingurukoak.
​
Eskulturak abstrakzioaren eta figurazioaren arteko oreka zuzena eskaintzen du. Bi piezen arteko elkarrizketa bisuala, maskulinotasunaren eta femeninotasunaren analogia, introspekzioaz hitz egiten diguna, gizakiari datxekion barne-hausnarketa.
EULATE + AYESTA
esperientzia bat artean eta bizitzan
FORMATUA
24 x 24 cm
96 koloretako orrialde kalitate onekoak
Koadernaketa plastifikatua
azal-hegalekin
​
ARGITALETXEA
Edizio Frantziskotarrak Arantzazu Ediciones Franciscanas / 2020
​
ISBN
978-84-72-40322-2
SINOPSIA
Argitalpen honek Xabier Álvarez de Eulate (1919-2012) eta Juan Ayestaren (1960) arteko harreman artistiko eta adiskidetasun berezia jasotzen du. Bi belaunaldi desberdinetako bi pertsona, arteak elkartuta, espazio/denbora jakin batean esperientziak partekatzen dituztenak.
Narrazioaren haria Juan Ayestak berak 1977 eta 1982 artean, Eulatetik gertu, pinturan egindako murgiltze artistiko eta autodidaktaren kontakizun autobiografikoan oinarritzen da. Bost urte giltzarri dira, eta Ayesta euskal margolari gazte aintzatetsien artean nabarmentzen da, bere ibilbidean berebiziko arrastoa utziz.
Narrazioarekin batera, denboraldi horretako bi artisten lan adierazgarrien argazki-sorta zaindua agertzen da. Halaber, Eulateren eta Ayestaren testu argitaragabeak ere biltzen dira, eskuz idatzitako hamazazpi gutunetatik eta liburu baten hegaletan idatzitako azken testu batetik ateratakoak.